XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
16 urte.
Idiazabal
Txindoki Institutua
Hitz lauz A mailan 3. saria
- Idiazabalen, 1979ko abuztuaren 1ean jaioa.
- Lehenengo ikasketak, 3 urtetik 14 urtera Idiziabalgo Aita Iparragirre herri-eskolan egin nituen eta OHO bukatu nuen.
- 14 urterekin BBBko ikasketak egiten hasi nintzen Beasaingo Txindoki Institutuan.
- Orain 1. LOGSEko ikasketak burutzen ari naiz Beasaingo Txindoki Institutuan.
- Hau da idazlan bategatik jaso dudan lehenengo saria.
Eutsi goiariNire luxuzko autoan Donostiako kaleetan zehar paseatzen ari naiz, inguruko jende guztia ohiuka ari zait,
Batzuk negarrez, besteak eztarria lehertu beharrean, denak inguratu dira nire ondora indar-izpi,
Nire bizitza ekaitz bat bezalakoa baita, baina, ez da ageri zuhaitzik, non eutsi, non ezkutatu.
Jainko guztien artean sendoena izan behar, Erromako Herkules gainditu behar, dena ekaitz ilunean irteera bat aurkitzeko.